Uztailaren 12-13ko asteburuan Ordesara bidaiatuko dute Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteko kideeek. Lehenbiziko egunean Gorizeko aterpera igoko dira mendizaleak, Coll de Tentesetik abiatuta. Bigarren egunean, berriz, Monte Perdidora (3.355 metro) joango dira eta Senda de los Cazadoresetik barrena, Ordesako aparkalekura iritsi.
Interesa dutenek ekainaren 17an, 18an, 19an eta 23an eman dezakete izena, 20:00etatik 21:00etara elkarteko egoitzan. Bertan eskuratu ahalko da argibide gehiago, eta baita Pagoetaren
web orrian, pagoetame@gmail.com helbidera idatzita edota 943- 13 29 11 telefono zenbakira deituta.