Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oreka Bioelkarteak kontserben inguruko ikastaro bat antolatu du hilaren 24rako eta 25erako Azkoitian. Irasagarra (menbrilloa) edo marmeladak egiten ikasiko dute, Errezilgo Azokako Emakumeen eskutik. Elkargunean izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara. Aurrez eman behar da izena, Oreka Bioelkartean edo 943-026231 zenbakian.