Azkoitiko Gaztien Herrixe prozesuko azken topaketa, ostiralean

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 17a

Azkoitiko Gaztien Herrixe Moiu Ipurdixe prozesuko azken afari-topaketa egingo dute ostiralean, 19:00etan, Elkargunean. Udalak dagoeneko aztertu ditu gazteen proposamenak, eta horiek udalaren jardunean nola txertatu zehaztea falta da. Udalak ere proposamen batzuk egin ditu, eta horiek eta gainontzekoak jorratuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide