Hondakinak gaika sailkatzeko Azkoitiko Alde Zaharreko zakarrontziak egokituko dituzte

Ane Olaizola 2014ko ekainaren 17a

Azkoitiko kaleko zakarrontzietan ere hondakinak gaika sailkatu daitezen, Azkoitiko Alde Zaharreko zakarrontziak egokitzen ari da udala. Oraingoz, kendu egin ditu zakarrontzi horiek, gaika dagokien kolorez margotu eta behar bezala moldatzeko. Hala, lan horiek amaitutakoan jarriko dituzte berriro zakarrontziak eremu horretan. Bien bitartean, eragozpenak barkatzeko eta hondakinak gertuen dauden edukiontzietara bota ditzaten eskatu diete herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide