Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Gaztetxeak batukada talde bat sortu nahi du, eta horretarako bilera egingo dute gaur, asteartea, 21:00etan Gaztetxean. Bertan elkartzen den jende kopuruaren arabera, instrumentuak banatuko dituzte eta entseatzeko aurreneko eguna zehaztuko dute. Izan ere, lehen helburua, entsegu batzuk egin eta uztailaren 19an Gaztetxearen IX. urteurrenean egingo duten kalejiran ateratzea izango da.