Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak bezeroentzako ‘raska’ kanpaina abiatu du

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 17a

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak raska kanpaina abiarazi du. 2.500 txartel banatuko dituzte dendariek euren bezeroen artean. Txartel horietan 10 euroko sariak daude ezkutatuta, eta egindako erosketa doan atera daiteke. 2.500 txartelak amaitu arte iraungo du kanpainak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide