Zumaiako taldeko kide bat hirugarren postuari dagokion kopa jasotzen, Manuel Unanue Azpeitiko kirol zinegotziaren eskutik (Azpeitia Cup 2014)
Azpeitia Cup 2014 kimuen futbol txapelketa jokatu da asteburuan Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Laugarren urtez Espanyol taldea izan da txapelketako kopa lortu duena. Finala, Lengokoak taldearen kontra jokatu zuten eta 2-0 emaitza egin zuten. Baina,
Zumaiakok egindako lana ikusgarria izan da, eta hirugarren postua lortu dute, Barcelonari irabazita. Zumaiako kimuen taldeak Aste Santuan atariko fasea jokatu zuen eta han txapelketako fase nagusirako sailkatzea lortu zuen. Hirugarren postua lortzeko Atletico de Madridi 1-4 irabazi zioten; Villareali 2-0; Extremadurako Quintanari 3-2; Antiguokori 2-1; Espanyolen kontra 1-0 galdu zuten; Sevillari 1-0 irabazi zioten; gero, berriro, Espanyolen kontra 2-0 galdu zuten; baina, hirugarren eta laugarren posturako lehian 1-0 irabazi zion Zumaiakok Barcelonari.
Txapelketako sailkapena:
1. Espanyol
2. Lengokoak
3. Zumaiako
4. Barcelona
5. Aurrera Ondarroa
6. Rayo Vallecano
7. EDF Logroño
8. Sevilla
Jokalari onenaren saria, Barcelona taldeko Pau Servatek jaso du; atezain onenarena, Real Madrideko Adrian Casillasek; gipuzkoar jokalari onenarena, Lengokoak taldeko Unai Telletxeak; Fair Play saria Rayo Vallecanok; eta, afizio onenarena Aurrera Ondarroak.