Gerekak eta Barruetabeñak brontzea lortu dute Europako maratoi txapelketan

Baleike 2014ko ekainaren 16a

Ilusioz beteta abiatu ziren asteazkenean Itxas-Gaineko piraguistak Eslovakiara, Europako maratoi txapelketa jokatzera. Urte osoko plangintzak bere emaitzak eman ditu eta Unai Gereka eta Imanol Barruetabeña hirugarren izan dira jubenil mailan, brontzezko domina eskuratuaz. Nesketan, jubenil mailan baita ere, Irati Osak eta Ainhoa Hidalgo plentziarrak osatutako K-2ak ere estropada bikaina egin, eta laugarren sailkatu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide