Pedro Etxeberria bigarren eta Jone Urkizu hirugarren Hiru Haundietan

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 16a

100 kilometroko ibilbidea egin zuten larunbatean, hiru mendi igota: Gorbea, Anboto eta Aizkorri. Pedro Etxeberria zumaiarra bigarren izan zen 11 ordu, 14 minutu eta 36 segundoko denborarekin. Orain lau urte irabazi egin zuen proba. Jone Urkizu azkoitiarrak ere emaitza bikaina eskuratu zuen, hirugarren helmugaratu baitzen. 14 ordu, minutu bat, eta 36 segundoko denbora egin zuen. Sailkapen guztiak hemen ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide