Pedro Muñoz eta Alazne Irureta, Urrestillako herri krosean txapeldun

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 16a

Ohiturari jarraituz, larunbat arratsaldean jokatu zen Urrestillan San Joan jaietako herri krosa. Gizonezkoetan Pedro Muñoz azkoitiarra izan zen garaile, 0:29:39ko denborarekin; emakumezkoetan, berriz, Alazne Irureta aizarnazabaldarra izan zen bizkorrena, ibilbidea 0:37:14ko denboran eginda. Gizonezkoetan bigarrena Endika Donnay arrasatearra izan zen 0:30:46ko denboraz eta hirugarren Jon Garate azkoitiarra, 0:30:49ko denborarekin. Emakumezkoetan bigarren Pilar Arriola elgoibartarra izan zen, 0:39:07ko denborarekin eta hirugarren, berriz, Mari Carmen Seijas azkoitiarra, 0:49:29ko denborarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide