Zarautzen trikitixa doinua nagusi

Zarauzko Hitza 2014ko ekainaren 15a

Euskal Herriko Trikitixa Eguna Zarauzten (Aritz Mutiozabal). Euskal Herri osoko trikitilarien eta trikitizaleen topagune bihurtu da gaur Zarautz, Euskal herriko Trikitixa Eguna ospatze aldera. Musika Plazan elkartu dira, eta hamaiketakoa egin ondoren, kalez kale irten dira hango eta hemengo trikitilari taldeak, herria girotzeko asmoz. Eguerdian, 14:00etan, lagunarteko bazkaria izango dute Munoa oplazan eta jardunaldiari amaiera emateko, Dantzaldi taldearekin erromeria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide