Triatloi Txikiaz gozatu dute neska-mutilek

Aritz Mutiozabal 2014ko ekainaren 15a

Triatloi Txikia, Zarauzko Daman (Aritz Mutiozabal). BH Zarauzko Triatloi proba nagusiaren biharamunean, Triatloi Txikia elkartasun jardunaldia egin dute gaur goizean 1998 eta 2005 bitartean jaiotako neska-mutilek. Proba Zarauzko Dama inguruan jokatuko dute, malekoian, 10:00etan hasita, eta giro ederra sortu da horren biran. Partaide bakoitzak bere ekarpena egin ahal izan du, eta jasotako dirua Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari bideratuko dio Zarauzko Triatloi Elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide