Jose Etxeberria hil zen ostiralean. Etxeberria ezaguna izan zen Orion eta Zarautzen Ikastolen mugimenduaren eta euskararen normalizazioaren alde egin zuen lanagatik. Etxeberria Zarauzko Salbatore Mitxelenako irakaslea izateaz gain, Orioko Ikastolako sortzaileetako bat izan zen eta garaian Orioko Herri Ikastola sortzeko buru-belarri lanean aritu zirenek pertsona "langilea eta konprometitua" bezala gogoratzen dute. "Berak egindako lana beti izango dugu gogoan. Izan ere, Ikastola gaur egun dena izatera iristeko lehen urratsak Jose Etxeberriarekin batera eman genituen" adierazi du Ikastolako sortzaile Iñaki Agotek.