Azpeitian Urola ibaia garbituko dute ekainaren 18an

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 13a

Azpeitiko Udalak Urola ibaiaren garbiketa antolatu du ekainaren 18rako, asteazkena. Loiola eta Eskuzta arteko ibaiaren zatia da garbituko dutena. Oraingo honetan, ibaia garbitzen herriko ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte. Hala ere, garbiketan parte hartu nahi duten herritar guztiak gonbidatu ditu udalak. Hala, parte hartu nahi dutenek, datorren asteazkenean, 09:00etan, herriko plazara agertu beharko dute. Eguerdirako bi edukiontzi jarriko dituzte herriko plazan, ibaitik jasotako hondakinak ikusgai egon daitezen. Ibai garbiketari bukaera hamaiketakoarekin emango diote udaletxe azpian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide