Azpeitiarrak botoa ematen (Azpeitiko Udala)
Gaur (ostirala) eguerdiko ordubaterako 550 herritarrek eman dute botoa herriko plaza eraberritzearen gaineko herri galdeketan, Azpeitiko Udalak emandako datuen arabera. Ofizialki gaur goizeko 09:00etan hasi dute herri kontsulta, Azpeitiko udaletxean.
Nolako plaza nahi duzu? herri kontsultan
hiru galderari erantzun beharko diote herritarrek:
Plaza oinezkoentzako izaeta nahi al duzu? da aurreneko galdera eta
bai ala
ez erantzunak. Bigarrengo galdera,
Plaza berriak kioskoa izatea nahi al duzu? da eta erantzuna bai ala ez. Hirugarren galderan, berriz, plaza eraberritzeko hiru proiektuetako bat aukeratu behar da.
Botoa emateko toki bakarra Azpeitiko udaletxea da (lehen pisuan daude hautesontziak, pleno aretoan). Gaur, ostirala, 20:00ak arte egongo da botoa emateko aukera.
Bihar eta etzi (larunbata eta igandea), 09:00etatik 20:00ak bitartean dute herritarrek botoa emateko aukera.
Igandean 20:00etan itxiko dituzte hautesontziak eta boto kontaketa hasiko dute. Kontaketa irekia izango da eta nahi duten herritarrek bertatik bertara segitzeko aukera izango dute. 23:00etarako guztiak zenbatuta izatea eta emaitza jakitea aurreikusten dute.
Emaitzen balorazio orokorra, berriz, astelehen eguerdian egingo du udalak.