Aste honetan amaituko dituzte Zarauzko malekoiko zorua konpontzeko lanak

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 13a

Neguko itsasaldiek kalte nabarmenak eragin dituzte itsas pasealekuko hainbat puntutan. Itsas enbaten ondorioz, gune batzuetan malekoia bera erori da eta beste batzuetan zorua kaltetu ; baldosak puskatu eta eraman zituen itsasoak. Hasiera batean behineko konponketak egin zituzten. Orain lurzoru berria jartzen ari dira dagoeneko langileak. Guztira 1.900 metro koadro inguru berrituko dute. Lurzoru mota hautatzeko aurrez hainbat aukera aztertu dute, eta horien artean «konponbiderik iraunkorrena» eskaintzen zuena jartzea erabaki dute, «ezartzeko eta mantenurako gastu baxuak ahaztu gabe». Aukeren artean lurzoru leunenaren aldeko apustua egin dute. Gainera, zoru berria erdileunduta utziko da, ez dadin irristakorra izan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide