Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Gaztetxeak batukada taldea sortu nahi du, eta horretarako bilera egingo dute datorren asteartean, hilak 17, 21:00etan Gaztetxean bertan. Bertan elkartzen den jende kopuruaren arabera, instrumentuak banatuko dituzte eta entseatzeko aurreneko eguna zehaztuko da. Izan ere, lehen helburua, entsegu batzuk egin eta uztailaren 19an Gaztetxearen IX. urteurrenean egingo den kalejiran ateratzea izango da.
Instrumentuak material berrerabilgarriekin egingo dituzte eta beraz, parte hartzeko aukera edonoren esku egongo dela adierazi dute.