Jubilatuen Xoxoteko irteerarako izena astelehenetik aurrera eman ahal izango da

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 13a

Datorren ekainaren 28an jubilatuek irteera egingo dute Xoxotera. Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatu du irteera Azpeitiko udalaren laguntzarekin. Irteera goizeko 10:30ean izango da plazan. 11:30ean meza izango da Xoxoten bertan eta ondoren hamaiketako izango da guztientzat. Joan nahi duten guztientzat autoak egongo direla adierazi dute. Izena datorren astelehena, ekainak 16tik aurrera eman ahal izango da Baigeran, 10:30etik 12:30era. Prezioa 4 euroko izango da. Baigeratik adierazi dutenez, eguraldi txarra egingo balu, bertan behera geldituko litzateke irteera.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide