Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
TAO sistema etzi jarriko dute martxan eta herriko establezimenduei sistemari buruzko informazioa eman nahi die Zarauzko Udalak. Horretarako astelehenean, ekainaren 16an, Etxezabalan egingo den hitzaldira gonbidatu ditu herriko dendari zein ostalariak, gaiari buruz izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Hitzaldia goizeko 10:00etan hasiko da, eta Mikel Goenaga eta Karmele Alberdi Mugikortasun eta Merkataritza eta Ostalaritza zinegotziak izango dira bertan.