Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko AEK-k matrikulazio kanpaina berezia hasi du 2014-2015 ikasturterako. Hilaren 20ra bitartean matrikulatuta, %5eko deskontua izango dute, eta lau epetan ordaindu ahal izango dute. Horrez gain, irailaren 1etik 26ra bitartean EGA ateratzeko ikastaro trinkoa eskainiko du. Beraz, lehen deialdia gainditu ez dutenek aukera aproposa izango dute. 60 orduko ikastaroa izango da, eta astelehenetik ostiralera hiru orduko eskolak izango dira egunero. Udalak bekak eskaintzen ditu euskara ikasteagatik.