Zumaiako pilota eskolako txapelketa jokatuko dute bihar

Baleike 2014ko ekainaren 13a

Bihar amaituko dute Zumaian pilota eskola denboraldia. 15:00etatik aurrera Odietan finaletako partidak jokatuko dituzte. Aurrebenjaminak, benjaminak eta alebinak ariko dira, eskuz nahiz palaz. Neska-mutilen partiden ostean, sari banaketa eta merienda egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide