Azkoitiko atez atekoaren aurkako taldeak bilera egingo du

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 13a

Azkoitiko atez atekoaren aurkako plataformak bilera informatzailea egingo du gaur, 19:00etan, Elkargunean. Bertan, egungo egoeraren eta hartuko dituzten neurrien berri emango dute. Taldeak, ordea, ohartarazi du ez dutela onartuko euren saioa «inork etetea». Era berean, Cruz Alberdi taldeko bozeramaleak ohar bidez jakinarazi du dimititu egin duela, osasun arazoak medio. Gainera, bere osasun arazoen eragiletzat jo ditu EH Bildu eta Azkoitia Bai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide