V. Erremonte Kopako partida jokatuko dute gaur Zestoan

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 13a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2014ko Saria- V. Erremonte Kopa hasi zen aurreko astean, Lazkaon, eta gaur izango da bigarren partida, Zestoan. Lehenago, ordea, eskuz binakako partidak izango dira. 22:00etatik aurrera, eskuz binaka Gelis eta Erasun eta Labaka eta Salegi ariko dira, 22 tantora. Erremonteko partidan, berriz, Etxabe II.a eta San Migel, Etxeberria IV.a (azpeitiarra) eta Barrenetxea IV.aren aurka ariko dira 40 tantora, kiroldegian. Aurten, gainera, finala Aizarnazabalen jokatuko dute. Uztailaren 4an izango da finala, 22:00etan, hango pilotalekuan, eta aurretik eskuz binakako partida izango da ikusgai: Iriondo eta Uzkudun, Etxanizen eta Murgiondoren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide