Kalakan musika taldeak kontzertu bat emango du gaur Orion

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko ekainaren 13a

Gaur 22:00etan Orioko Kanpina musikaz beteko da. Kalakan musika taldeak perkusioa eta ahotsa uztartuta kontzertu bat emango du bertan. Ipar Euskal Herriko hiru musikariz osatutako taldea oso ezaguna egin da Euskal Herrian nahiz nazioartean Maddona abeslariarekin aritu zirelako bira batean. Sarrerak aurrez erosi behar dira, 5 eurotan, kanpinean edo Turismo Bulegoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide