Zumaian Bigarren Eskuko Azoka egingo dute ekainaren bukaeran

Baleike 2014ko ekainaren 13a

Sanpedroekin batera, hilaren 28an eta 29an Bigarren Eskuko Arropa eta Jostailuen Azoka antolatuko dute Oxford aretoan. Azokan merke saltzeko asmoz, ganbaran hautsa pilatzen ari diren jostailuak eta aspaldi jantzi gabeko jantzi horiek Oxfordera ekartzeko gonbidapena egin diete zumaiarrei. Bilketa astelehenetik ostiralera egingo da, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, azoka hasi arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide