Gaurtik igandera jokatuko dute Azpeiti Cup kimuen futbol txapelketa

Olatz Prat 2014ko ekainaren 12a

Futbolari gaztetxoz beteko da Azpeitia asteburu honetan. Gaur arratsaldeko 18:00etan Bartzelona eta Lengokoak taldeetako mutikoek emango diote hasiera Azpeitia Cup kimu mutilen txapelketari, eta igande eguerdi aldera amaituko da. 24 talde ariko dira jolasean Adiskidetasunaren Txapelketa honetan, 300 haur inguru. Gaur 21:00ak arte izango dira partidak. Bihar, larunbata, 09:30ean hasi eta 20:00etan amaituko dira, eta igandean ere 09:30ean hasiko dira. Eskualdeko bi talde ariko dira zelaian, Lagun Onak etxekoak eta Zumaiako. Txapelketaren inguruko informazio guztia, taldeen zerrenda, partiden ordutegiak eta gainerako guztiak www.azpeitiacup.com helbidean aurki daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide