Hazparneko ordezkaritza bat Azpeitian izan da

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 12a

Hazparnetik etorritako ordezkaritza Azpeitiko udaleko ordezkariekin (Azpeitiko Udala).

Azpeitia eta Hazparne (Lapurdi) 1983. urtetik daude senidetuta. Bi herrietako udalek urteetako harremana indartzeko asmoa agertu dute, horretarako Hazparneko ordezkaritza bat Azpeitira etorri da, "bi herrien arteko elkarlana sendotzen segitzeko". Bi herrietako ordezkariak Azpeitiko udaletxean bildu eta harreman horri heltzeko konpromisoa berretsi dute. Bi udalerrien arteko senidetza arlo ekonomikora zabaltzeko asmoa agertu dute, bereziki lehen sektorearekin zerikusia duten aktibitateei, eta industriari. Horregatik, bi herriek duten industriaren elkarlanerako aukerak aztertzen ari dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide