Benito Lertxundi kantari oriotarra (Aiora Larrañaga /Hitza)
Kantari eta konpositore oriotarrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Domina jasoko du gaur.Foru Jauregian jasoko du. Urrezko Dominaz gain, Urrezko bi plaka ere emango ditu Foru Aldundiak: bata, Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria eta errepresioa jasan zuten emakumeek jasoko dute, eta bestea, Beroa Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak.
Urrezko Domina Gipuzkoako interes orokorraren alde merezimendu bereziak egin dituzten pertsonei edo elkarteei edota euren ibilbidea eta lana nabarmentzekoa duten pertsonei edo elkarteei ematen diete.