Aitor Azpiroz, Fernando Rojo eta Agurtzane Belaunzaran Afrikan egon zirenean ikasi zutenaz eta bizitakoaz jardungo dira bihar. "Gertutasunez eta gizatasunez betetako bizi esperientziak" jarriko dituzte mahai gainean. Afrikako bizipenak hitzaldi-solasaldi zikloaren barruan antolatu dute ekimen hori.
Salberdin parkean egin berri duten etxe senegaldarrean izango da hitzordua, 19:00etan.
Hurrengo ostegunean, hilaren 19an amaituko dute zikloa,
Ceuta y Melilla ¿espacio sin ley o consecuencia de la política migratoria de la UE? hitzaldiarekin. Mugak-eko Peio Aierbek eskainiko du eta bertan Ceuta eta Melillan jazotzen ari denaren berri emango du, bertatik bertara. 19:00etan izango da, Arima etxearen inguruan.
Ekimenari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek webgune hau bisita dezakete:
http://www.nolabizidirasenegalen.com