Alde Zaharreko bizilagunek dei egin diete azpeitiarrei herri galdeketan parte hartzeko

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 11

Alde Zaharreko bizilagunak, atzo plazan Atzo arratsaldean agerraldia egin zuten Azpeitiko Alde Zaharreko hainbat bizilagunek, herritarrei asteburuan egingo den herri galdeketan parte hartzeko dei eginez. Alde Zaharra "biziberritu nahi" dutela eta, bide horretan "plaza oinezkotzea pauso bezala" ikusten dute, "pauso garrantzitsua". Baina, oinzekotzea biziberritze horretan eman beharreko beste zenbaiten aurrkari izatea espero dute: "badakigu oinezkotzeak bakarrik ez duela biziberrituko Alde Zaharra, Alde Zaharrera jendea ekarri behar baita, etxeak berrituz jendea bizitzera etor dadin edota aisialdirako eskaintzak eginez, esaterako", azaldu zuten. Horregatik, dei egin diete azpeitiar guztiei herri galdeketan parte hartzeko, "aukera ona dugulako denon artean erabakitzeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide