Larunbatetik astelehenera bitartean ospatuko dituzte Trinitate jaiak Nuarbe auzoan. Egitarau zabala antolatu dute aurten jaietarako. Larunbatean, besteak beste, sokamuturra izango da Zezen Beltz elkartekoen eskutik; herri afaria ere izango da, eta hara joateko izena eman beharra dago, Nuarbeko elkartean edo Facebook-en Nuarbeko jaiak orrian mezu pribatu bat idatzita.
Larunbat gauerako kontzertu indartsuak antolatu dituzte: En Tol Sarmiento ska talde arabar-errioxarra eta Trikizio zegamarrak igoko dira oholtzara, dantza egin eta eginarazteko gogoz. Jaiaz eta kontzertuez gozatu nahi duten Azpeitiakoek nahiz inguruetakoek autorik hartu beharrik ez izateko, autobus zerbitzua ere izango da Azpeitia eta Nuarbe artean. Azpeitiko anbulatorio aurretik 16:00etan, 22:00etan eta 23:00etan aterako dira autobusak, eta itzulerakoak 20:00etan, 02:00etan eta 04:00etan aterako dira Nuarbetik.
Igande arratsaldean Gipuzkoako Arraza Libreko Artzai Txakur Kanporaketa jokatuko da, eta zazpi lehiakidek hartuko dute parte.
Ondoren, berriz, motozerra abiadura proba bat jokatuko dute lehen aldiz Nuarben. Josu Aizpuru Errekalde, Xabier Olaizola Txikerra eta Juan Barrenetxea Altzate izango dira parte-hartzaileak, eta bina lan bete beharko dituzte ahalik eta denbora gutxienean: enborra zutik dagoela 20 ebakidura egin beharko dizkiote, eta enborra etzanda dagoela beste 30 ebakidura.
NUARBEKO TRINI JAIETAKO EGITARAUA
Ekainak 14, larunbata
- 15:00. Txupinazoa.
- 16:30. Sokamuturra.
- 19:00. Bertso poteoa.
- 20:30. Herri afaria.
- 23:00. Kontzertuak, ETS eta Trikizio taldeekin.
Ekainak 15, igandea
- 12:00. Meza, Izaskun Ibarrona sopranoarekin.
- Ondoren. Mokadua, Musika Eskolako trikitilari eta txistulariekin.
- 16:30. Umeentzako puzgarriak.
- 18:00. 2014ko Gipuzkoako Arraza Libreko Artzai Txakur Kanporaketa.
- 19:30. Apustua, motozerra abiadura proba.
- Iluntzean. Izerrek eta Alabierrekin erromeria saioa eskainiko dute.
Ekainak 16, astelehena
- 17:30. Ume jolasak.
- Iluntzean. Laja eta Narbaizarekin erromeria.