Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xabier Azkue (1971) euskara teknikaria eta bertso eskolako kidea izateaz gain, Baleike aldizkariko sortzaileetako bat da. Horretaz gain, Baleike Kultur Elkarteko lehendakaria da, eta azken urteotan, administrazio eta kudeaketa arloetan aritu da laguntz...
Xabier Azkue (1971) euskara teknikaria eta bertso eskolako kidea izateaz gain, Baleike aldizkariko sortzaileetako bat da. Horretaz gain, Baleike Kultur Elkarteko lehendakaria da, eta azken urteotan, administrazio eta kudeaketa arloetan aritu da laguntzen. Aldian behin, testuekin ere kolaboratzen du. 1994. urteko ekainean kaleratu zen Baleikeren lehen zenbakia. Nola gogoratzen duzu garai hura? Zumaiako Gazte Batzordearen ekimena izan zen aldizkaria ateratzea. Bilera baterako deia egin zuten, taldetxo bat elkartu eta proiektua lantzen hasi ginen. Inguruan ari ziren beste aldizkari batzuk sortzen eta haiek hartu genituen eredutzat, gazteen gaiak gehituta. Zein zailtasun izan zenituzten orduan? Zerotik hastea ez zen erraza izan, baina ilusioz gainezka geunden eta asmatu genuen oztopoak gainditzen. Inbertsio txiki batzuk egin genituen eta Institutuko ordenagailuetan hasi ginen aldizkaria maketatzen, bakoitzak zati batzuk hartuta. Lehen zenbakia egitea ez zen hain zaila izan, gogorragoa izan zen bigarrena, hirugarrena eta hurrengoak ateratzea, hilero. Ondoren, Baleike Kultur Elkartea ere sortu zenuten. Zein zen helburua? Batez ere lege aldetik oinarri bat ematea aldizkariari, Gazte Batzordea desegin egin zelako pixkanaka. Topagunean sartu ginen eta aldian behin kultur ekitaldiak ere antolatzen hasi ginen. 20 urteko ibilbide honetan aldaketetarako tartea ere hartu duzue. Zeintzuk izan dira aipagarrienak? Hamabostekari bihurtzea erabaki genuen garaia izan zen mugarrietako bat, profesionalizaziorako [...]