UROLA KOSTAKO HITZAk 10 urte bete ditu aurten, eta
Baleike herri aldizkariak 20. Elkarlanean, Irrien Lagunen jaialdia antolatu dute ekainaren 21erako.
Ane eta piratekin parrandan ikuskizuna eskainiko dute Zumaiako Herri Eskolako frontoian, 18:00etan. Ane Piratak kontatu duen bezala, «zuzeneko dantzaldia izango da, umeek dakiten abestiz josita». Gainera, herriko hainbat eragile ere igoko dira oholtza gainera dantza egitera (herriko ikastetxeak eta Oikiako eskola, AEK, neska arraunlariak, Darahli eta Nava Jeevan elkarteak, bertso eskola). Sarrerak 5 eurotan daude salgai HITZAren Zarauzko eta Azpeitiko bulegoetan, Zumaiako Aizpurua dendan eta Turismo Bulegoan.
Baleike-ren kontzertuak
Ospakizunetan murgilduta dago
Baleike. Aldizkariak 20 urte bete ditu ekainean, eta hori dela eta, hainbat kontzertu antolatu ditu. Ostiral honetan, esaterako, Joseba Tapia zuzenean entzuteko aukera izango da Aita Mari aretoan, 22:30etik aurrera.
Tximela kapitainaren izarrak disko berria aurkeztuko du. Hurrengo kontzertua Mursegorena izango da, ekainaren 27an, leku eta ordu berean. Bi kontzertuetarako sarrerak bost eurotan jarriko dituzte salgai, eta Turismo Bulegoan eros daitezke.
Baleike-ko bazkideek, berriz, eskaintza berezi bat izango dute: sarrera bat erosita, bigarrena doan eskuratuko baitute. Jaialdiari eta kontzertuei buruzko informazio gehiago urolakosta.hitza.eus eta baleike.com webguneetan.