Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriarteko Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetan da Azkoitiko taldea, eta etzi itzuliko partida jokatuko du Asteasuren aurka. Gutxienez bi partida irabazi eta lau tantoko aldea atera beharko diete azkoitiarrek txapelketan aurrera egin eta finalerdietara sailkatzeko. Izan ere, aurreko astean 1-2 galdu zuten etxean. Kadeteetan izan zen lesio baten ondorioz, 16-22 galdu zuten. Jubenilek maila ona erakutsi zuten beste behin, eta 22-4 irabazi zuten, eta seniorrek 5-22 galdu zuten. Aste honetan, Asteasuko frontoian jokatuko dute partida erabakigarria, 19:30ean.