Bizikleta aztergai izango dute parte hartze prozesuan Zumaian

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 10a

Herritarren artean bizikletaren erabilera sustatzeko eta bizikleta motordun ibilgailu pribatuaren alternatiba bihurtzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia parte-hartze prozesua abiatu du. Eragile eta herritarrekin eskualde mailan eta herrietan abiatu daitezkeen jarduerak aztertuko dituzte. Zumaian bihar, asteazkena, 18:00etan egingo dute bilera Alondegian eta herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide