Inda Mendiko taberna lehiaketara atera du udalak

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 10a

Aizarnazabalgo Udalak lehiaketara atera du Inda Mendi Jubilatu Etxeko tabernaren ustiaketa. Urtebeterako adjudikatuko da, eta bost urtera arte luzatu ahal izango da. Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri izateko Aizarnazabalgo Udalera jo daiteke, 943-897053 zenbakira deitu edo udala@aizarnazabal.net helbidera idatzi daiteke. GAOn atzo publikatuta, gaur hasita hamabost egun naturaleko epea izango dute interesatuek Baldintza Plegu Administatiboan eskatutakoak udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkezteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide