Jolastuz emozioak lantzen ikasiko dute guraso zein haurrek larunbatean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 10a

Hesolak heziketa eta sormen eskolen barruan, haurrekin jolas eginez eta sortuz, emozioak landu eta bideratzen irakatsiko du Jasone Irigoienek hilaren 14ean, larunbatean. Ebro Etxean izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta gurasoei zein haurrei zuzenduta dago. Interesa dutenek hainbat bide izango du eskura izena emateko. 943-835568 telefonora deitu daiteke edota hesolakzarautz@gmail.com helbidera mezua idatzi. 15 euro kostako du; Artezaleak taldeko harpide denak, ordea, 10 euro besterik ez du ordaindu beharko. Informazio gehiagorako Artezaleak-en webgunea edota facebook-a bisita dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide