Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatu du trikitizaleei eskainitako jardunaldia, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Ospakizun horren helburua probintzia ezberdinetako trikiti eta pandero ikasleak elkar ezagutzea da, euren arteko harremana sustatzea, motibatzea, ondo pasatzea eta trikiti zaletasuna bultzatu eta areagotzea da.
Egitarau zabala antolatu dute iganderako. Hona hemen ekitaldi zerrenda:
- 11:00. Musika plazan elkartu eta hamaiketakoa banatuko da.
- Ondoren. Kalejira Zarauzko kaleetan zehar.
- 14:00. Bazkaria Munoa plazan. (Eguraldi txarrarekin Zinema Frontoian).
- 17:30. Erromeria Dantzadi taldearekin.