Zarauzko Gaztelekuak sailak eskaintza zabala prestatu du udako

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 10a

Ohi bezala, Zarauzko Gaztelekuak askotariko ekintzak antolatu ditu uztailerako eta abuzturako, besteak beste, Orion piraguan ibiltzeko, Irati ibaia baltsan jaisteko, Laurgainen parrillada egiteko, Urbasara  bi gau pasatzera joateko eta Arrikutz kobazuloa eta Extrem arborismo parkea ezagutzeko aukera izango dute izena ematen dutenek. Aurten ere familian joateko aukera eskaini nahi izan die Gazteria Sailak zarauztarrei eta uztailak 24rako Hernaniko igerilekura irteera antolatu dute. Udako ekintzetan parte hartu ahal izateko ekainaren 10etik 20ra eman beharko da izena, Gazte Informazio Bulegoan asteartetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara. Horrez gain, Gazte Eguna ere antolatu du ekainaren 24rako, San Pelaio Jaietako egitarauan barruan. Klabelinsoro kalean pasta lehiaketa, gazte bazkaria, ginkana, disko festa eta apar festa egingo dituzte.  Bazkarirako txartelak Gazte Informazio bulegoan egongo dira salgai ekainaren 10etik 20ra bitartean. uda 2014

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide