Lagun Onak MBk helduentzako egun osoko ibilaldia antolatu du larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 10a

Ibilbidea honakoa izango da: Bolibar-Aitzorrotz-Kurutzeberri-Urkulu. Irteera Azpeitiko enparantzan izango da, goizeko 8:00etan. 20 kilometro inguruko ibilaldia egingo dute parte-hartzaileek. Irudiko Bolibar herria izango da mendizaleen abiapuntua Ibilaldian parte hartuko duten guztiak Bolibarreraino joango dira autobusez, eta Aitzorrotz tontorrerako bidea hartuko dute. Ondoren, Kurutzeberriko gailurrera abiatuko dira Urkuluko urtegira jaisteko. Izena emateko epea ostegunean amaituko da, eta Azpeitiko mendizaletako tabernan , www.lagunonakmb.org webgunean edo posta elektronikoa idatziz egin daiteke: lagunonak@euskaltel.net helbidean. Ibilaldiaren prezioa 4 eurokoa izango da bazkideentzat. Bazkideak ez direnek 6 euro ordaindu beharko dituzte, eta ikasleek eta langabetuek 3 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide