Aitor Zulaika Real Unioneko entrenatzailea izango da datorren denboraldian. Hala baieztatu dio Zulaikak
Uztarria.com-i, eta aurkezpen prentsaurrekoa bihar, asteazkena, izango dela aurreratu du azpeitiarrak. Ibon Zoilo eta Manu Merino izango ditu laguntzaile Zulaikak, eta azpeitiarrak azaldu duenez "bakoitzak funtzio desberdinak" izango ditu talde txuri-beltzean.