'Itsaspeko iturriak: bitxikeria geologiko eta biologikoak' hitzaldia izango da hilaren 17an, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 10a

Arkamurka natur taldeak itsaspeko iturriei buruzko hitzaldia antolatu du datorren astearterako, hilaren 17rako. Luismi Agirrezabalak emango du, eta bertan formazio horien bitxikeriez ariko da. 21:00etan izango da, Arkamurkaren egoitzan (Santa Marina kalea, 2-1). Hitzaldiari buruzko informazio zabalagoa eskuratu nahi duenak natur taldearen bloga bisita dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide