Argazki galeria: Lagun Onak eguna, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 10a

Joan den larunbatean Lagun Onak eguna ospatu zuen Azpeitiko futbol klubak. Bixente Oiarzabalek eta Tomas Orbegozok festari hasiera emateko txupinazoa bota ostean, futbolaren aitzakian, festa giroa izan zen nagusi Garmendipe zelai inguruetan eta Alde Zaharrean egun osoan zehar. Goizean futbol partidak jokatu zituzten, txikienek aurrena eta beteranoak ondoren. Rodrigo Carrascosa 40 urtez Garmendipeko atezain izan denari omenaldi beroa egin zioten eta herri kirol erronka ere jokatu zuten. Mikel Larrañaga aizkolariak eta Haritz Iriarte lasterkariak osatutako bikote azpeitiarra gailendu zitzaien Jon Irazu eta Joxe Apalantzari. Sanagustin kulturgunean elkartu ziren gero bazkaltzera eta arratsaldean urteko futbolari eta golegile hoberenei sariak banatu zizkien klubak. Festak luze jo zuen, poteoarekin eta Verräter, The Grace of Dionysus eta Arkada Social taldeen kontzertuekin. Argazkiak Joan Mari Amenabarrenak dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide