Orion, gaur, 'Herri hezitzailea' gai hartuta hitzaldia izango da

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko ekainaren 10a

Gaur Herri Hezitzailea izenburupean mahai-inguru bat egingo dute Rafael Cristobalek eta Andoni Mujikak 19:00etatik aurrera. Orioko Ikastolak antolatu du saioa, herritar askok gaiarekin interesa dutela ikusita. Herri batek eta herritarrek zer eduki behar dute kontuan beraien haurrak hezitzerakoan? galderaren inguruan hausnartuko dute hizlariek gaur Ikastolako areto nagusian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide