Itxas-Gain bikain Nafarroan jokatutako estropadetan

Baleike 2014ko ekainaren 9a

  Larunbatean Iruñean eta igandean Puente la Reinan jokatutako estropadetan maila ona eman zuten denek eta udako estropadetan lehiatzeko prest daudela erakutsi zuten. Larunbat eguerdian irten zen Zumaiatik Itxas-Gain taldeko espedizioa Nafarroa aldera, klubeko zaharrenetatik hasi eta gaztetxoenak arte. Ilusioz ekin zioten bidaiari etxetik kanpora pasa beharreko asteburuaz gozatzeko eta emaitza onak lortzeko helburuarekin. Lehen erronka larunbat arratsaldean zuten, Iruñeako Club Natación Pamplona taldeak antolatutako 28. Alfredo Aguirre memorialen parte hartu behar baitzuten piraguista denek. Bakarka lortutako emaitza onek, taldeko sailkapenean 4. postua eskuratzeko balio izan zien Itxas-Gaineko taldekideei. 23 urtez azpiko mailan, Ander Tolosa eta Kepa Etxabek hartu zuten parte eta 9. eta 12. izan ziren 6 kilometro inguru zituen estropadan. Beteranoen mailan, Xabier Osa jaun eta jabe izan zen eta lehen postua eskuratu zuen, bigarrenari ia minutu bateko aldea atereaz. Jubenil mailari dagokionez, Imanol Barruetabeña eta Unai Gereka 2. eta 3. izan ziren hurrenez hurren; Unai Azkune 7., Martin Egaña 11. eta Mikel Garmendia berriz 23. izan ziren. Maila berean, baina nesketan, Irati Osak lehen postua eskuratu zuen. Kadeteen estropadetan, Mikel Casquero 15. izan zen. Beregandik gertu sartu ziren Itxas-Gaineko beste bi taldekideak: Xabi Altadill 17. izan zen eta Felix Uranga 20. Nesken kasuan Amaia Ortiz eta Helene [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide