Xabier Txurruka izango da EAJren hautagaia 2015eko maiatzeko udal hauteskundeetarako. Azken bi hilabeteetan egindako batzarretan aukeratu dute EAJko afiliatuek. "Zarauztar guztientzat proiektu ilusionagarria" abiaraztea helburu duen lan taldearen buru izango da Txurruka: “Gure asmoa da oinarriak jartzea ideia berriak eta kudeatzeko gaitasuna izango duen gobernu eraginkorra osatu ahal izateko, kapaza izango dena Zarautzek dituen behar nagusiei erantzuna eman eta etorkizunerako estrategikoak diren proiektuen garapenean aurre egiteko”.