1936-1945 urteetako errepresioaren testigantzak biltzeko bulegoa zabaldu dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 9a

Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 1936-1945 urteetako udalerriko errealitatea ikertzeko eta ezagutzeko programa jarri du abian. Bulegoa zabaldu dute Azpeitiko Udal Liburutegian, eta bertan 1936-1945 urteetan errepresioa jasan zuten pertsonei edo senideei buruzko datuak, argazkiak eta abar bilduko dituzte. Bulegoa ekainean zehar egongo da zabalik, asteazken eta ostegunetan goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00tik 20:00etara, informazioa eman edo jaso nahi duten herritarrentzat. Bertaratzerik ez dutenek 699 809 130 telefonora deituta edo www.aranzadi-zientziak.org webgunean izango dute elkartekoekin harremanetan jartzeko aukera. Aranzadikoek azaldu dutenez, urte guztian jasoko dute dokumentazioa. Herritar guztiei gonbidapena luzatu diete ekintza honetan parte hartu "eta gure oroimen historikoa berreskuratzeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide