Zarautz-Aia lasterketa

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 8a

11:30a pasatxo zirenean eman dute Aiako Kirol Elkarteak eta Zarautz Kirol Elkarteak elkarlanean antolatutako Zarautz-Aia lasterketako irteera. Errepidez 11,3 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, Aiako plazan helmugaratuko dira parte-hartzaileak. Sailkatzen diren lehen hiru gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat egongo da saria; 200, 170 eta 150 euro, hurrenez hurren. Aurten ere izango da sari berezirik: Aiala apartamentuetatik igarotzen den lehenak aipatu apartamentuetan asteburu bateko egonaldia eta Argiñano jatetxean afarialortuko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide