IRUDI GALERIA: Eskuz esku, aldarri ozena

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 8a

Milaka herritarrek osatu dute Durango eta Iruñea lotu dituen giza katea. Urola Kostatik ere milaka lagun joan dira 42. kilometrotik 47. kilometrora arteko tartea osatzera. Zeruan laino bakar bat ez, gune askotan eguzkitik babestea izan da goizeko erronka nagusia. 10:00ak aldean giza kateko tokira iritsita, itzaletan egon dira ahal zutenak giza katea prestatzen hasi bitartean. Behin antolatzaileek esandako tokian gelditutakoan, abestuz, olatuarena eginez eta txirrindulariak animatuz egin dute denbora. Umore ona nagusi, eta 12:30etik belaxe antolatzaileen esker onak eta zorionak, eskuz esku erabakitzeko eskubidearen aldarria ozen entzunarazteagatik. Txaloak, eta berriz ere autobusetarako bidea eguzkipean. Herrietara itzuli dira asko; festarako antolatutako guneetara, beste asko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide