Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/5UepI3TeVug
Atzo arratsaldean jokatu zituzten Gabanes Oroimenezko V. Pilota Txapelketako lehen partidak, Frontoi Txikin. Gaztetxoen artean pilotarako zaletasuna sustatu eta herritarrak ere pilotalekura hurbiltzea da horren helburua. Hori dela eta, kadete, infantil eta alebin mailako etxeko pilotariek hartuko dute parte txapelketan. Ekainaren 20an jokatuko dute finala toki eta ordu berean. Finalak jokatu ondoren, gaztetxoek merezitako saria jasoko dute.